XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


- Arabako Foru Aldundia
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Nafarroako Gobernua
- Bilboko Udala
- Donostiako Udala
- Gasteizko Udala
- Euskaltzaindia
- UZEI
- EUDEL
- Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Saila
- Eusko Jaurlaritzako Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP)
- Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia.

Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak, gonbidatua izan arren, ez du parte hartzerik izan.

Lehen aipatutako teknikari/injiniarien artean, beste guztien partaidetza gutxietsi gabe, Gipuzkoako Foru Aldundiko bide seinaleetako teknikariek emandako laguntza eta egindako lana azpimarratu nahi genuke.

Lan hau egiteko erabili diren zerrendak, bestalde, erakunde hauek bidalitakoak izan dira: Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Nafarroako Gobernua, Euskal Autonomi Elkarteko hiru hiriburuetako udalak eta EUDEL.

Liburu hau bide seinaleetako teknikari guztiek, hau da euskaldunek nahiz erdaldunek, erabiltzeko modukoa dela uste dugu; dena den, kontuan izan behar da hau ez dela hiztegi bat; hemen mezuak itzuli dira eta ez kontzeptuak.

Adibide bat emango dugu adierazgarri izango delakoan:

- Finca particular: Jabeduna, pribatua

- Excepto fincas particulares:Bertakoak izan ezik

Honek esan nahi du finca particular hiztegian begiratuz gero inoiz ez dugula jabeduna pribatua edo bertakoak aurkituko; hemen seinaleko testuaren esanahia eta kokagunea izan dira kontuan.